XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEDERATZIGARREN EGUNA.

Gurutze Santubaren....

Jesukristo nere Jauna....

Eguneroko Eskariya.

Jaungoikoaren Ama... (265-en orrialdiyan).

Bederatzigarren egunerako Eskariya.

¡Nere Jaun-Jaungoiko! Zure ezaupide bereziya, su erretzaille izatea da, ta su ortatikan Serafiñai besteai baño geyago eman ziyezun; orrela zure izatea argiyago ikusita, Zuganako maitetasunean sutu-suturikan egoteko.

Aingeru irazeki aben irabazi goi-goyak, azkeneko egun onetan eskeintzen dizkitzut; eta oyezaz batera, lurrako Serafiñ egiteko, gizonen biyotzetan Jainkozko suba ixuri ta irazekitzera etorritako zure Seme Aragitubaren Aurr-zai ta Ait-ordeko, baita Serafiñen Erregiñarekin ezkontzeraño goratu zenduban Jose Doitsurenak.

¡Jauna! Zu bear bezela ezagutzeko argitu nazazu: ta argitasunaren argitasunaz, zure gogokoa eztan guztiya erre, zure goretsirako dan ura berriz geitzeko, maitetasun garbi-pizkorr bat Aitorr Serafindarr orren bitartekotasunaz indazu.

Orretarako ta nere arimaren onerako, Bederatziurren onetan eskatzen dedana ere indazu. Alaxen.

Bederatziurren onetan iritxi nai dana... (ta gaiñerakoa 267-en orrialdiyan).